29

Urt / 2016

Mariasun Landa idazleari elkarrizketa La Página Escrita aldizkarian

Autorea: marta

página escrita aldizkariaLa Página escrita
13. zkia (2015eko urrria)
Eskuragarri on line

La Página Escrita literatur aldizkaria,  Fundació Sierra i Fabrak, sortua da 2004. urtean. Elkartearen helburua alde batetik idazle gazteei laguntzea eta bestetik,  irakurzaletasuna sustatzea formakuntzaren bultzatzaile nagusi bezala.  Antolatzen dituen jardueren artean, online aldizkaria hau dute, 2012tik hiru hilean behin argitaratzen da.

2015eko azkenengo zenbakianMariasun Landa idazlearen ibilbide profesionala hobeto ezagutzeko aukera ematen zaigu. Así escribe: Mariasun Landa artikuluak idazleari egindako elkarrizketa jasotzen du. Ibilbide luze honen lekuko dira euskaraz argitaratutako 40 liburu baino gehiago, hizkuntza askotara itzuliak. Bestalde, 40 urte egin ditu irakaskuntzan, eta horietatik azken 25etan literatura irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude