09

Ots / 2016

Literatur solasaldien 2016ko lehen sei hilabeteko programa

Autorea: arantxa

Beti oporretan, Harkaitz CanoAtzerapen txiki batekin bada ere albiste honetan Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldien 2016ko lehen sei hilabeteko egitaraua aurkeztuko dugu. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan lau solasaldi daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Euskarazkoaren dinamizatzailea Iñigo Aranbarri da, urtarrilaren 12an, Harkaitz Canok Beti oporretan, bere ipuin liburuaren solasaldian parte hartu zuen. Iragarriak dauden hurrengo bi saioetako solasgaiak Michel Houellebecquen Sumisioa eta Anjel Lertxundiren Zu, izango dira,otsailaren 2an eta martxoaren 1ean, hurrenez hurren, arratsaldeko 19:30ean.

Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Egitarauan sei izenburu dituzte: urtarrilaren 26an, William Gerhardieren Los políglotas; otsailaren 23ko solasaldia berezi izango da eta Belén Gopegui idazleak El comité de la noche liburuaren solasaldian parte hartuko du; martxoaren 29an, Joan Lindsayen Picnic en Hanging Rock, apirilaren 26an, Manuel Rivasen El último día de Terranova, maiatzaren 31n, Bernardo Atxagaren Días de Nevada eta ekainaren 28an Marc O. Everetten Cosas que los nietos deberían de saber.  Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Frantsesezko taldea sortu berria da, Mikel Vesgaren eskutik  oraingoz bost liburu aukeratu dituzte. Otsailaren 9rako Joël Dickerren La vérité sur l’affaire Harry Quebert, martxoaren 8rako, Marie Ndiayeren,  Trois femmes puissantes, apirilaren 12rako Hédi Kaddourren Les prépondérants, maiatzaren 10erako Irene Nemirovskyren  La suite française, ekainaren 14rako Amin Maaloufen Les desorientés.

Ingelesaren kasuan, dinamizatzailea Slawka Grabowska da, Donostia Book Club blogaren egilea. Egitarauan sei liburu dituzte: urtarrilaren 11, Tony Morrisonen Jazz; otsailaren 8an, Svetlana Alexievichen Voices from Chernobyl; martxoaren 14ean, Zelda Fitzgeralden Save me that Walz; apirilaren 11n, Douglas Adamsen The Hitchhiker’s Guide to the Galaxy, maiatzaren 9an Philip Rothen Everyman eta ekainaren 13an Joyce Carol Oatesen Zombie. Saioak 19:45ean hasiko dira.

Aiete Kultur Etxeko solasaldietan Literatua eta Zinea uztartzen dira. Literaturako dinamizatzailea Lola Arrieta da eta Fernando Mikelajauregik egiten du pelikulen aurkezpena. Urtarrilaren 14ean, 19:00etan, Oscar Wilderen El retrato de Dorian Gray liburuaren solasaldia egingo dute, eta hurrengo egunean, urtarrilaren 15ean, 18:45etan, zine-foruma De repente el último verano pelikularekin. Otsailaren 11n, Marguerite Yourcenarren Memorias de Adriano liburuaz mintzatuko dira eta otsailaren 12an, zine-foruma La calumnia pelikularekin. Martxoaren 3an André Gideren Los falsificadores de monedas eta martxoaren 4ean zine-foruma Los juncos salvajes pelikularekin.

Egia Kultur Etxeko solasaldietan zientzia fikziozko liburuak irakurtzen dira. Dinamizatzailea Juan Luis Diaz da eta sehilabeteko honi hasiera emateko, urtarrilaren 13an, Frank Herberten Dune liburuaren solasaldia egingo dute. Jarraian, otsailaren 3an zine-foruma Tron pelikularekin, martxoaren 2an Ursula K. Le Guinen La mano izquierda de la oscuridad, apirilaren 6an Marte en la ciencia ficción, Juan Luis Diazen hitzaldia, maiatzaren 4ean Arthur C. Clakeren 2001: una odisea del espacio eta ekainaren1ean Alan Mooreren V de Vendetta liburuaren solasaldia. Hasiera ordua: 18:30

Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko solasaldien dinamizatzailea Javier Mina da, eta egitarauan dituzten liburuak ondorengo hauek dira: urtarrilak 13, Juan Rulforen Pedro Páramo, otsailka 10, Michel Houellebecqen Sumisión, martxoak 9, Virginia Woolfen La señora de Dalloway, apirilak 13, Javier Minaren El dilema de Proust, maiatzak 11n, Wilkie Collinsen La dama de blanco eta ekainak 8an, Sakiren Alpiste para codornices. Hasiera ordua: 18:30

Intxaurrondo Kultur Etxean hiru saio mota antolatzen dira. Literatur solasaldiak gaztelaniaz Iñaki Urdanibiarekin, komiki solasaldiak Juan Manuel Díaz de Guereñurekin eta Plazara goaz elkartearekin batera antolatzen diren euskarazko saioak. Iñaki Urdanibiak zuzentzen duen solasaldien gaia Praga eta bertako idazleak izango da, egitarauan bost liburu dituzte: urtarrilaren 14ean Milan Kunderaren La vida está en otra parte, otsailaren 18an Herman Ungarren Los mutilados, martxoaren 17an Ivan Klimaren Amor y basura, apirilaren 21ean, Monika Zgustovaren La mujer silenciosa eta maiatzaren 19an Arnost Lüstigen Una oración por Katerina Horovitzová.  Hasiera ordua: 19:00.

Juan Manuel Díaz de Guereñuk zuzentzen dituen komiki solasaldian sei izenburu dituzte. Urtarrilak 12, Paco Rocaren Los surcos del azar, otsailak 9, Rutu Modaren Metralla, martxoak 8, Liniersen Macanudo, apirilak 12, Frederik Peetersen Píldoras azules, maiatzak 10, Joe Saccoren Notas al pie de Gaza, ekainak 14, Altarriba eta Kekoren Yo, asesino. Hasiera ordua: 19:00.

Iratxe Retolazak sustatzen duen Plazara Goaz taldeak bi izenburu aukeratu ditu. Otsailak 25, Danele Sarriugarteren Erraiak eta apirilak 28, Mikel Antzaren Atzerri. Hasiera ordua: 19:00.

Antiguako Lugaritz Kultur Etxean hilabetero elkartzen dira euskarazko liburu baten inguruan Literatura eta Kafea izeneko programan. Dinamizatzailea Maite Gonzalez Esnal da eta urtarrilaren 11n Mohamed Xukriren Ogi hutsarekin hasiko dira, jarraian otsailaren 1ean Mª Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen, martxoaren 14ean Natalia Ginzburgen Arratseko ahotsak, apirilaren 11n, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron, maiatzaren 9an Ixiar Rozasen Beltzuria eta ekainaren 13an Clarice Lispectorren Zorion klandestinoa. Saioak arratsaldeko 17:00etan izaten dira.

Azkenik, Groseko Okendo Kultur Etxeak narrazio laburren solasaldiak antolatzen ditu Ane Merinoren eskutik. Egitarauan lau liburu dituzte, urtarrilaren 27an Raymond Carverren Catedral, otsailaren 24ean Pío Barojaren, Vidas sombrías: Mari Belcha, El trasgo, Elizabide el vagabundo, Las coles del cementerio eta El carbonero, martxoaren 16an, Herta Mullerren En tierras bajas: El baño suavo, Mi familia, Peras podridas eta Tango opresivo eta apirilaren 27an, Quim Monzóren Ochenta y seis cuentos: Historia de un amor, Un cine, Vida matrimonial, La sumisión, La fé, La bella durmiente, El cuento eta Los libros. Solasaldiak liburutegian izango dira eguerdiko 12:00etan.

Bestalde, Donostiako liburutegien sareko bazkideek eta Donostia Kulturako kideek, maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude