18

maiatza / 2016

Bookfacefriday: ostiraletan liburuek gure aurpegien antza hartzen dute

Autorea: arantxa

Páginas de viaje, Paullina SimonsBookfacefriday Nueva Yorkeko Liburutegi Publikoak 2014ean sortu zuen ekimen bat da. Bertako arduradun bat, Morgan Holzer, Nueva Yorkeko Liburutegia sare sozialetan nola saldu zitekeen aztertzen hasi zen eta liburutegiko liburuetan oinarritzea erabaki zuen. Aurretik Sleeveface ekimena ezagutzen zuen, diskoen azalak erabili aurpegia ordezkatzeko, eta gauza bera liburuekin egitea erabaki zuen #bookfacefriday traolarekin.

Ordudanik ostiralero liburuzain, liburu denda eta irakurle anonimoek mila argazki argitaratu dituzte Morgan Holzerrek Nueva Yorkeko Liburutegi Publikoan asmatu zuen ideiarekin. Orohar Instagram da gehien erabiltzen den sarea baina Twitter eta Facebok ere erabili ohi dira.

Donostia Kulturako liburutegiek ostiralero twiterrera #bookfacefriday bat igotzen dute eta joan den maiatzaren 13an Donostia Kulturak ideia honi ekin zion bere Instagrameko perfilean. Irakurzaletasuna eta liburuak ez daude derrigorrez testuekin lotuta, argazkigintzak eta eduki digitalak liburuen zabalkundea modu dibertigarri batean egiteko aukera ematen digute. Donostia Kulturatik dei berezi bat egiten dugu ostiraletan sare sozialetan #bookfacefriday traolarekin liburuen presentzia areagotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude