28

Eka / 2016

Einstein: una biografía dibujada, Corinne Maier, Anne Simon

Autorea: arantxa

Einstein, una biografía dibujadaEinstein: una biografía dibujada                         Corinne Maier eta Anne Simon
Norma, 2015
62 orrialde, 16 €
ISBN 9788467920949

 

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen

Denok ezagutzen dugu Albert Einstein (1879-1955), XX. mendeko zientzialari handienetako bat. Fisikaria eta matematikaria izan zen eta haren teoriek filosofian ere eragin handia izan zuten. Einsteinen aurkikuntza zientifikoak liburuetan ikasi izan ditugu baina esango nuke bere bizitza ez dugula gehiegi ezagutzen nahiz eta argitalpenak ugariak izan. Komiki honek berezitasun bat dauka, Einsteinen bizitzara modu grafiko batean hurbiltzeko aukera ematen digu.

Komikiaren egileak bi dira, Anne Simon (1980) ilustratzaile frantsesa, komikietan espezializatua eta Corinne Maier (Ginebra, 1963), berriz, idazlea eta psikoanalista da eta historian nabarmendu diren pertsonaiei buruz idatzi izan du, besteak beste, De Gaulle, Pasteur, Marx eta Freud. Simon eta Maierrek hiru komiki idatzi dituzte elkarrekin, Freud, Marx eta hemen gomendatzen ari garen Einsteinena.

Komikiaren egitura nahiko arrunta da, modu kronologikoan kontatzen digu Einsteinen bizitza eta garaiko Europako historia bi mundu gerrak barne: haurtzaroa, familia, ikasketa garaia, aurkikuntza zientifikoak, erlatibitatearen teoria, Nobel Saria eta bizitzako azken urteak. Komikia jatorriz frantsesez argitaratu da eta hamar bat hizkuntzetara itzulia izan da, gaztelania barne. Euskaraz irakurtzeko aukera izango al dugu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude