11

Eka / 2019

Erotik, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena

Autorea: elenaoregi

Herri Ametsa ikastolako DBH-1A gelako ikasleek gustura irakurri dute Antton Kazabonen Erotik liburu umoretsua.

Liburu honetan hamabi istorio eta hamabi marrazki dibertigarri biltzen dira. Bai idazleak, bai marrazkilariak hizkuntzarekin jolasten dute, eta hasiera batean sexuari buruz ari direla pentsarazten diguten arren, bestelako ustekabekoa eramango dugu.

“Amak askotan kontatzen zidan bere lehenengo aldiko pasarte mingarria. Gustura, bai, egin beharrekoa ere bai, baina… mingarria! Denek esaten dute lehenengo aldian min hartzen dela, baina uste duzu zeurea ezberdina izango dela… Hamasei urterekin izan zen lehenengoa… Egia aitortu behar badut, nik uste baino mingarriagoa izan zen nire lehenengo depilazioa”.

3 comments

  1. Egun on,

    Gu ere DBHko lehen mailako ikasleekin liburu bera irakurtzea pentsatzen ari gara, baina liburuak lortzeko arazoak izaten ari gara. Pare bat ale lor ditzakegu, baina erosgai ez dugu inon ere aurkitzen eta Elkarren ere arazoak ematen dituela esan digute. Liburuak nondik lortu dituzuen esaterik bai? Beharbada lehenagotik izango zenituzten, baina hala ez balitz eskertuko genuke zuen laguntza!

    Eskerrik asko,

    KURTZEBARRI BHI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude