02

Uzt / 2019

El libro del buen explorador: manual de supervivencia, Joel Levy

Autorea: elenaoregi

LH-5A gelako eta Ekintza ikastolako LH-6 gelako ikasleek Joel Levy-ren El libro del buen explorador: manual de supervivencia gomendatu ziguten, gazte abenturazaleentzako informazio interesgarria eskaintzen duen ezagutza-liburua.

Jakingo zenuke zer egin berorik kiskalgarrienean edota hotzik hotzenean bizirik iraun ahal izateko? Eta ingurune naturaletan jateko zerbait aurkitzeko? Jakingo zenuke gaixotasun hilkorrak nola saihestu edo gizakiak jaten dituzten animaliei nola aurre egin? Askotariko trikimailu eta aholkuen berri emateaz gain, iraganeko esploratzaile ospetsuenen ereduak ezagutuko dituzu liburu honekin, eta baita esploratzaile traketsenek egindako akatsak ere.

Liburu honek, besteak beste, zera irakatsiko dizu:

– izarrei jarraituz gidatzen,

– sua egiten,

– hartz baten aurka borrokatzen,

– harea mugikorretatik ateratzen,

– basamortuan ura aurkitzen,

– iglu bat eraikitzen,

– gamelu bat hezten,

– sumendi bat eskalatzen”.

Udan irakurtzeko oso liburu entretenigarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude