10

Abe / 2019

Los cuentos entre bambalinas, Gilles Bachelet

Autorea: elenaoregi

Los cuentos entre bambalinas

Testua eta irudiak: Gilles Bachelet

Thule, 2017

48 orrialde

ISBN 978-84-16817-11-5

Herri Ametsa Ikastolako LH4 B taldeak eta Jakintza Ikastolako LH3 Bkoak, Gilles Bachelet-ek idatzi eta marraztutako Los cuentos entre bambalinas gomendatu nahi digute.

Inoiz galdetu al duzu zertan ibiliko ote diren txikitan kontatzen zizkiguten ipuinetako protagonistarik ezagunenak?

Liburu hau, kontakizun handi horien atzean ezkutatzen diren gauza txiki guztien ikerketa lan bat da: Babar eta Printze Txikiak jostundegiko gastuei aurre egin beharko diete, otsoak digestio txarrak ditu Txanogorritxuren amona meriendatu zuenetik, Pinotxo ausartu egin da azkenean kontsultatik pasatzera ukitu-estetiko batzuk egitera… Dena da posible liburu dibertigarri honetan.

Irudiak binetetan aurkezten zaizkigu, eta irakurleak asmatu egin beharko du zein den erreferentzia egiten dion jatorrizko ipuina. Joko honek, haur-literaturan mugarri izan diren narrazio tradizionalak zein sortu-berriak arakatzen ditu eta bertsio fresko eta informal bat eskaintzen du inoiz galdetzera ausartu ez garenari buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude