17

Abe / 2019

Metro bateko letrak, Julen Gabiria

Autorea: elenaoregi

Metro bateko letrak

Testua: Julen Gabiria

Irudiak: Iñaki Martiarena (Mattin)

Elkar, 2008

193 orrialde

ISBN 978-84-9783-273-1

Ekintza Ikastolako LH6. mailan, Julen Gabiria idazlearen Metro bateko letrak irakurri dute.

Gaur Nadiak bakarrik hartu du metroa lehenengo aldiz. Eta justu gaur metroa gelditu egin da bi geltokiren artean. Inork ez daki zergatik: elektrizitatea amaitu da, meteorito batek lurra jo du… teorizatzen dute.

Bidaiarietako batek esan du arazoak luze iraungo duela ziurrenik. Jendea urduritzen hasi da. Gizon batek esan du bilera bat duela hurrengo egunean, autoa tailerrera eraman behar duela eta bezero batekin ere geratua dagoela. Nadia ez dago urduri, eta 9 urte bakarrik ditu (ia 10).

Orduan gizon batek kandela bat atera du eta argia egin da bagoian. Proposamen bitxi bat egin die gainontzeko bidaiariei. Jolas bat. Orritxo batzuk atera ditu, bakoitza letra batekin. Eta orri bat aukeratu du, edozein. “Zeta!”, esan du. Zetaz hasten da, adibidez, zinema, bota du batek. Izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko, eta ipuinek lasaitu egiten dute jendea.

Nadiaren ahots dibertigarri bezain bizi eta argiak lotuko ditu liburuan kontatzen diren 28 ipuinak, Mattin ilustratzailearen berezkoak dituen marrazkiekin osatzen direnak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude