31

Abe / 2019

Búscame, Ana Palmero Cáceres

Autorea: elenaoregi

Búscame

Testua eta irudiak: Ana Palmero Cáceres

Ekaré, 2017

26 orrialde

ISBN 978-980-257-383-7

Maria Reina Eskola LH1 taldeko ikasleek Búscame izeneko jolas-liburu ederra gomendatu digute. Ez da ohiko liburu-joko arrunt bat. Ana Palmero, Ye´kuana (Venezuelako hegoaldean kokatzen den etnia) izeneko otarre edo saskigintzako estetika propioaz baliatzen da istorioaren ildo nagusia izango den jokua aurkezteko.

Irakurleak mitologia indigenatik aterako animalia desberdinak aurkitu beharko ditu, hala nola eskorpioi, armadilo, iguana, jaguar…etab. Hauetako batzuk ezohiko jarreran egongo dira, beste batzuk eredu edo patroi geometrikoetatik nabarmentzen diren berezitasunak izango dituzte.

Diseinu abstraktu eta koloretsuak erabiltzen ditu, orrialde bikoitzeko marrazkiekin. Liburuaren amaieran, deskripzio labur batez lagunduta Orinoco hegoaldean sortutako jostun edo ehule kultura aberats honen ezaugarri nagusienak biltzen dira, sakontasun handiagoz.

Karibeko etnologiari buruz, modu ludikoan, gehiago ikasteko liburu aproposa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude