10

Urt / 2020

Azazkalo, Margarita del Mazo

Autorea: elenaoregi

Azazkalo

Testua: Margarita del Mazo

Irudiak: Charlotte Pardi

Txalaparta, 2015

32 orrialde

ISBN 978-84-15313-79-3

Orixe Ikastolako LH 2B mailan Azazkalo munstroaren istorioa irakurri dute, Margarita del Mazok idatzia.

Azazkalo deitzen diote aztiari, sekula azazkalak mozten ez dituelako. Aztia ilargi beteko gauetan haurrak harrapatzera jaisten da herrira. Gau horietako batean, Zuriñe neska azkar eta ausartarekin topatuko da aurrez aurre.

Neskak azazkalo zirikatuko du bere itxura traketsa aipatuz, eta, horrela, munstroaren asmoak hankaz gora jarriko ditu, honek bere buruaz duda egiteraino.

Beldurrari aurre egiteaz eta baita gorputzaren oinarrizko garbitasun edo higiene-arauez hitz egiten digu liburuak, tonu umoretsu eta aldi berean hezitzailea erabiliz.

Charlotte Pardiren ilustrazioak orrialde bikoitzekoak dira eta xehetasunez beteta daude, adi-adi begiratzeko modukoak. Teknika desberdinak nahasten ditu Pardik, batez ere margoak eta collage-a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude