10

Urt / 2020

Pelusa asesina, Pablo Albo

Autorea: elenaoregi

Pelusa asesina

Testua: Pablo Albo

Irudiak: Lucía Serrano

Thule, 2012

18 orrialde

ISBN 978-84-15357-17-9

Presentación de Maria Ikastetxeko LH3 gelatik Pablo Albok idatzitako Pelusa Asesina liburua gomendatu digute.

Zenbat denbora da ohe azpian begiratzen ez duzula? Zenbat handituko ote zen hauts guzti hori hor azpian denbora honetan? Txikitan, istorioaren protagonistak uste zuen munstro bat bizi zela bere ohe azpian. Horregatik ez du inoiz hor garbitu, ezta inork garbi zezan laga ere, badaezpada. Baina jada ez da haur txikia eta behingoz begiratzera ausartuko da. Eta hara non bere usterik okerrenak beteko diren.

Ohe azpian begiratzearen beldurraz, hain ohikoa den beldur hori gainditzeaz eta, era berean, etxeko garbiketak egitearen garrantziaz mintzo zaigu liburua. Oso tonu dibertigarria erabiltzen du idazleak, orrialde guztietan irakurleari barre eginaraziko diona.

Lucia Serranoren irudiak oso iradokitzaileak dira; gehienak atzealde beltz ilunaren gainean marraztuak, misterioarekin oso ongi jolasten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude