21

Urt / 2020

Medellingo lokatza, Alfredo Gómez Cerdá

Autorea: elenaoregi

Medellingo lokatza

Testua: Alfredo Gómez Cerdá

Irudiak: Xan López Domínguez

Ibaizabal, 2010

146 orrialde

ISBN 978-84-8394-364-9

Ikasbide ikastolako 5. B taldekoek, Alfredo Gómez Cerdák idatzitako Medellingo lokatza liburua gomendatu digute.

Camilo eta Andres mutikoak lagunik onenak dira eta Medellingo Santo Domingo Savio auzo marjinatuan bizi dira.

Beraiei munduko lekurik onena iruditzen zaie, bertatik hiri osoa eta baita hau inguratzen duten mendiak ikusi daitezkeelako, besteak beste. Camilok bizitza osoan lapurra izatea erabaki du eta heldua denean balio handiko zerbait lapurtu nahi du, oraindik zer ez badaki ere. Andresek ez daki handitan zer izan nahi duen, baina lapurra behintzat ez duela izan nahi badaki.

Auzoan eraiki berri duten liburutegiko parkearen inguruan ibiltzen hasi da Camilo, bere etxea eraikitzeko adreiluak lapurtzen, hasieran; Andresi bertara sartzeko falta zaion  adorea emateko, beranduago. Azkenean, elkarrekin, pausua emango dute. Hortik aurrera, egunero bertaratuko dira, eta, liburutegiko bisitaldi hauek, argi izpi bat piztuko dute bi gazteen bizitzetan.

Xan Lópezen marrazkiak zuri beltzekoak, sotilak bezain indartsuak dira, narrazioarekin bete-betean asmatzen dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude