28

Urt / 2020

Cuando desapareció el mar, Francisco Sánchez

Autorea: elenaoregi

Cuando desapareció el mar

Testua: Francisco Sánchez

Irudiak: Bárbara Sansó

Juventud, 2013

32 orrialde

ISBN 978-84-261-4011-1

Presentación de Maria Ikastetxeko 1.LH mailak, Cuando desapareció el mar album ilustratua gomendatu nahi digute, Francisco Sánchezek idatzia eta Bárbara Sansok horren eder ilustratua.

Alexander mutikoak galdera bat dabilki aspaldian buruan bueltaka:

“Aita, itsasontziak itsasoan ibiltzen dira, ezta?”, “Bai seme, itsasontziak itsasoan ibiltzen dira. Hori da eskolan erakusten dena.”, “Orduan… itsasoan ibiltzen badira, zer egiten dute itsasontzi hauek desertuan?”

Aitak kontatuko dio nola orain bizi diren desertua, garai batean itsaso izan zen, Aral itsasoa. Arrantzatik bizi zen eskualde oparoa zen beraiena, baina autoritateek ura desbideratu eta lehortu egin zen itsasoa.

Liburuak errealitate historiko bat erakusten digu: Asia erdialdean -Kazajistan eta Uzbekistanen artean- kokatzen den itsaso honen ustiatzeak ekarri zuen hondamendi ekologikoa, gure egungo historiaren ezbehar handienetako bat hain zuzen. Era berean, uraren zentzuzko erabileraren inguruan hausnartzeko gonbita argia luzatu nahi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude