04

Ots / 2020

Anochece en los parques, Ángela Armero

Autorea: elenaoregi

Anochece en los parques

Testua: Ángela Armero

Montena, 2016

247 orrialde

ISBN 978-84-9043-653-0

Herri Ametsa Ikastolako DBH 2B taldeak Ángela Armerok idatzitako Anochece en los parques liburu gogorra baina itxaropentsua gomendatu digute.

2016. urtean, Jaengo Gazteen Narratiba Saria jaso zuen liburu honek Lauraren bizitza du kontagai. Bere bizitza ez da batere erraza, batez ere bere anaia duela bi urte bat-batean hil zenetik. Ordutik, ohikoak bihurtu dira psikiatrarenganako bisitak bere izu-atakeei aurre egiteko, pilulak, gehiegi babesten duten gurasoak, gelakideengandik jasaten duen bullyinga…

Eskola bihurtu den infernua amaitzen denean, Laura liburutegian babestu ohi da egunero. Liburuak bere konpainiarik onena bihurtu dira, egun batean, liburutegian bertan, Alexei izeneko mutil misteriotsu bat ezagutu eta maitemintzen den arte.

Gauzak ez dira segituan erraztuko ordea. Kontakizunak, bizitzak dakartzan sufrimentu, zailtasun eta beldurrez hitz egiten digu. Baina baita hauei aurre egiteaz eta esperantzaz ere.

Liburua kapitulu motzetan banatuta dago eta erabiltzen duen tonua zuzena eta irekia da, irakurlea hasieratik bukaeraraino harrapatzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude