11

Ots / 2020

Baratze ekologikoko bizitza, Azahar L. Giner eta Miguel Martínez

Autorea: elenaoregi

Baratze ekologikoko bizitza

Testua: Azahar L. Giner eta Miguel Martínez

Irudiak: Azahar L. Giner

La Fertilidad de la Tierra, 2015

40 orrialde

ISBN 978-84-943693-4-6

Orixe Ikastolako LH 2B gelan Baratze ekologikoko bizitza liburu ederra bezain didaktikoa gomendatu digute, Azahar L. Giner eta Miguel Martinezek idatzia eta Azahar L. Giner berak ilustratua.

Ereiteko sasoi betean, ipuineko protagonistak haziak landatzeko eguna du. Oilarraren kukurrukuarekin batera esnatu, ondo gosaldu eta lanari ekin dio neskak. Egunaren amaieran, negutegi barruan gorde ditu haziak, gozoago egoteko. Hurrengo egunean, ordea, sorpresatxo desatsegin batekin topatuko da, eta irudimena erabili beharko du uzta salbatu nahi badu.

Baratzeak dakartzan eguneroko lanaz eta zainketaz hitz egiten zaigu liburuan, baita itxaroten jakitearen garrantziaz eta hauen konbinazioz lortutako sariaz; lagun eta familia artean uztaz gozatzeko aukeraz alegia.

Horrez gain, ilargiaren zein aldi diren komenigarriak hazi batzuk edo besteak ereiteko ikasiko dugu, eta baserriko ogiaren errezeta bat ere aurkituko dugu liburuaren amaiera aldera.

Akuarelazko ilustrazioak kutsu kontusbrista dute eta benetan zoragarriak eta goxoak dira. Batzuetan bi orrialde hartzen dute, testurik gabe, eta koadro bat begiratzea bezala da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude