11

Ots / 2020

El gran libro de los bichos, Yuval Zommer

Autorea: elenaoregi

El gran libro de los bichos

Testua eta irudiak: Yuval Zommer

Juventud, 2016

63 orrialde

ISBN 978-84-261-4345-7

Herri Ametsa Ikastolako DBH 1B mailak El gran libro de los bichos liburua gomendatu digu, Yuval Zommer-ek idatzia eta ilustratua. 

Denetariko zomorroak aurkitu ditzakegu liburuan, hala nola: kakalardoak, amona mantangorriak, tximeletak, libelulak, marisorginak, uretako zomorroak… Zer dute amankomunean? Zertan dira desberdinak? Zomorro guztiak intsektuak al dira?

Zomorro talde edo familia desberdinak bereizten ikasteko liburu aproposa da. Gazteenek, intsektu bakoitzaren berezitasunak (batzuk zeharo harrigarriak) ezagutuko dituzte eta horren fama eskasa duen ornogabe talde handienari maitasuna hartuko diote.

Liburuaren hasieran, euli bera 15 aldiz aurkitzeko joko bat proposatzen da, eta liburuaren amaieran, hiztegi edo lexiko irudikatu bat gehitzen da.

Ilustrazioak koloretsuak, lagunkoiak eta xehetasun handikoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude