18

Ots / 2020

El día que los crayones renunciaron, Drew Daywalt

Autorea: elenaoregi

El día que los crayones renunciaron

Testua: Drew Daywalt

Irudiak: Oliver Jeffers

Mexiko: FCE, 2014

32 orrialde

ISBN 978-607-16-1812-2

Orixe Ikastolako LH 2B taldeak El día que los crayones renunciaron liburu originala bezain dibertigarria irakurri dute, Drew Daywalt-ek idatzia eta Oliver Jeffersen ilustrazio umoretsuez lagundua.

Egun batean, eskolan, Duncan bere kolorezko margoak ateratzera zioanean, berari zuzendutako gutun mordoarekin topatu zen.” Horrela hasten da istorioa. Izan ere, Duncanen margoak protestan daude eta bakoitzak bere arrazoiak ditu: kolore beixa eta arrosa triste daude, beixa garia margotzeko baizik ez duelako erabiltzen Duncanek eta arrosa ukitu ere egin ez duelako azken urtean, berdintasuna eskatzen du; laranja eta horia haserre daude, norgehiagokan, eguzkiaren kolorea nork hartuko; urdina motz eta potxolo samar geratu da, hainbeste erabiltzearen poderioz; eta melokotoi kolorea, berriz, lotsaz dago kaxatik irteteko Duncanek paperezko bilgarria kendu zionetik…

Zer pentsatu emango digu liburuak koloreak nola erabiltzen ditugun eta bakoitzari egokitzen diogun funtzioaren inguruan. Kolorezko margoen metaforarekin, aniztasuna, sormena eta irudimena bultzatzeko apostua egiten dute idazleak eta marrazkilariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude