25

Ots / 2020

Ahora me llamo Luisa, Jessica Walton

Autorea: elenaoregi

 Ahora me llamo Luisa

Testua: Jessica Walton

Irudiak: Dougal MacPherson

Algar, 2017

36 orrialde

ISBN 978-84-9142-052-1

LH 2. mailakoek, Presentación de María Ikastetxetik Ahora me llamo Luisa liburua gomendatu digute. Jessica Waltonek generoari, haurren sexualitateari eta laguntasunari buruz idatzitako liburu ausarta, Dougal MacPhersonen irudiez lagundua.

Martin eta bere peluxezko hartzatxoa Luis lagun minak dira eta egunero elkarrekin jolasten dute: bizikletan ibili, lorategian haziak erein eta otartekoak jan zuhaitzeko etxean edota etxe barruan, euria egiten duenean. Egun batean, ordea, hartzatxoak ez du jolasteko gogorik izango, triste dago. Martini zerbait garrantzitsua aitortu nahi dio, baina beldur da beraien adiskidetasuna arriskuan jarriko ote duen.

Norberaren identitatea bilatu, aitortu eta onartzeak duen garrantziaz mintzo zaigu liburua, askatasunez eta zure buruarekin zein bakoitzaren mundu-ulerkerarekin koherentziaz bizitzeko ezinbestekoa dena. Guztiak zoriontsu izan eta maitatuak izateko dugun eskubidearen oinarrizko aldarrikapena ere egiten du liburu honek.

Dougal MacPhersonen irudiak xumeak baina aldi berean sentsibilitate handikoak dira, haurren egunerokotasuna islatzen duten irudi atseginez beteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude