25

Ots / 2020

Martin, Alaine Agirre

Autorea: elenaoregi

Martin, Alaine Agirre

Testua: Alaine Agirre

Irudiak: Maite Gurrutxaga

Elkar, 2016

28 orrialde

ISBN 978-84-9027-617-4

Ibai Ikastolako LH 3A gelan, Alaine Agirrek idatzi eta Maite Gurrutxagak ilustratutako Martin liburua irakurri dute, 2015. urtean Lazarillo Saria irabazi zuena.

Askorentzat arraroak diren gauzak egiten ditu Martinek, baina bere lagunik onena den narratzaileak miresgarritzat jotzen ditu, hala nola: alkandora botoi guztiak lotuta dituela janztea, marrubiak sudurretik jatea, jantokiko hilabete osoko menua buruz jakitea…

Beste gauza askoren artean, adiskidetasunari buruzko istorio hunkigarria da honakoa. Narratzaileak Martin maite eta ulertzen du, baita besteen aurrean defendatu ere, lezio miresgarriak eskainiz:

Martini ez zaio batere gustaten gelakoek burla egiten diotenean. Egun batean galdetu nion bati zergatik zirikatzen zuten. Desberdina delako, esan zidan. Eta nik erantzun: ez da hain desberdina; inori ez zaio gustatzen burla egitea; bada, berari ere ez.

Besteak bezalakoa ez izatea, askotan, izan daitekeen onena delako.

Maite Gurrutxagaren ilustrazio errealistek ahots propioa dute. Kolore apalez eginak, istorioa ulertzeko gakoak eskaintzeaz gain, pertsonaien emozioak sentiberatasun handiz jasotzen dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude