24

Mar / 2020

Iktomiren irakasgaia, David Chauvel

Autorea: elenaoregi

Iktomiren irakasgaia

Testua: David Chauvel

Irudiak: Fred Simon

Saure, 2004

31 orrialde

ISBN 84-95225-37-9

Aste honetan ere, beste bi komiki gomendioekin gatoz. Oraingoan, biak Aitor Ikastolatik datozkigu. LH 2A gelan Iktomiren irakasgaia irakurri dute, Popotka bildumaren barruan. 

Komikiak, Popotka izeneko siux indiar txikia du protagonista. Hehaka klaneko kidea da Popotka, eta bere lagunekin ziban, ezkutaketan eta lur pusken borrokan jolastea maite du, baita errekan bainatzea ere. Badute, baina, klanean bertan, sasi-jakintsu zapaltzaile bat; Hoka. Honen maltzurkeriaz nazkatuta, Istakpe emakume jakintsuarengana hurbilduko dira laguntza eske Popotka eta konpainia. Honek, Iktomiren istorioa kontatuko die: Egun hartan, Iktomi, armiarma-gizona, oso-oso gose zen. Ordokian barrena zebilela, musika bat entzun zuen urrunean…

Istoriotik beraien ondorioak atera beharko dituzte lagun taldeak Hokariri aurre egiteko. Irakaspen handiena, ordea, beraiek jasoko dute azkenean.

Elezaharraren kontaketaren bidez, umorea eta ironia erabiltzen ditu amaierako irakaspenera iristeko. Marrazkietan, kolore biziak erabiltzen dira paisaia idilikoak erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude