02

Api / 2020

Amek ez dute, Katixa Agirre

Autorea: Ainhoa

Amek ez dute, Karmele JaioAmek ez dute, Katixa Agirre

Elkar, 2018

210 orrialde

ISBN 978-84-9027-808-6

“Amek ez dute” zer? Haurrik hiltzen? Ama izatea baino beste ezer desiratzen?
Istorio honek bi protagonista ditu, bata narratzailea ama berriki izan den idazlea ta bestea hardun gelditzeko zailtasun asko pasa ondoren bixkiak izan ta haiek hiltzen dituen emakume bat. Narratzaileak, aspaldi ezagutu zuen ama hiltzailearen istorioarekin txundituta eta hau ulertu nahian nobela bat idaztea erabakitzen du, bide batez amatasunaren gazi-gozo, topiko eta tabuak aztertuaz.

Hasieratik harrapatzen zaitu nobelak, thriller baten gisa Alicen istorioan barneratzen da epaiketara iritsi harte.
Aldi berean narratzaileak bere bizitzari buruzko gogoetak egiten ditu, nola haur bat izateak ankaz gora jartzen duen zure bizitza, haur txikien zainketaren errutina ta asperdura baita haurrekin bizitze diren momentu zoragarri ta pareka ezinak ere. Nobela bat dokumentatzeak duen lana eta prozesua ere ikus dezakegu . Pasartean zehar bere seme-alabak abandonatu zituztenan Doris Lessing eta Muriel Spark idazleak gogoratzen ditu eta baita Sylvia Plathen suizidioa.
Nobela paregabea, emakumeei buruz emakumeak idatzia baina denontzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude