16

Api / 2020

Pequeños grandes gestos por la tolerancia, Francisco Llorca

Autorea: elenaoregi

Pequeños grandes gestos por la tolerancia

Testua: Francisco Llorca

Irudiak: Elena Hormiga

Alba, 2016

26 orrialde

ISBN 978-84-9065-237-4

Herri Ametsa Ikastola DBH 1B ikasgelan, Pequeños grandes gestos por la tolerancia liburua irakurri dute. Francisco Llorcak idatzia eta Elena Hormigaren ilustrazioekin, Pequeños grandes gestos bildumaren barruan kokatzen da liburua eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol-ministerioaren laguntza jaso du.

Liburuki hau tolerantzia balioaren inguruan oinarritzen da eta historiako benetazko gertakizunak erabiltzen ditu berau azaltzeko. Bereziki hunkigarria lehenengo istorioa, Ruby Bridges neskatoarena. 6 urterekin, arrazagatiko-segregazio garaiaren erdian, Estatu Batuetako eskola publikora joaten lehenetakoa izan zen neska afro-amerikarra. Mehatxu asko jaso zituen neskatoak eta poliziak babestuta joan behar izaten zuen eskolara. Bertara iristean hutsa zegoela konturatu zen, haur zurien gurasoek ez zutelako nahi beren seme-alabak neska beltz batekin gela partekatzerik. Eskolako zuzendariak ere ez zuen Rubyri irakatsi nahi zion irakaslerik aurkitu. Barbara Henry iritsi zen arte…

Bihotza ukitzeko moduko istorio hau bezalako beste hamar biltzen ditu liburuak. Ez da liburu erraza eta beraz, gutxienez zortzi urtetik aurrera gomendatzen bada ere, 12 urtetik aurrerako gazteentzat egokiagoa dela deritzogu. Formatu aldetik oso atsegina da. Orri osoa betetzen duten ilustrazio ederrek testua dekoratzen dute (orrialde batera mugatzen da testua). Ilustrazio kontzeptualak dira askotan eta testura, forma eta kolore bizi desberdinekin jolasten dute. Liburuaren amaieran, istorio bakoitzeko protagonisten argazkiak ikusi ditzakegu.

Liburu honekin irakurle gazteek elkarbizitza baketsu baterako tolerantzia ezinbestekoa dela ikasteaz gain, injustizien aurrean erantzuna eman zuten erreferente ausart berriak ezagutuko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude