14

maiatza / 2020

Un pueblo traicionado : España de 1874 a nuestros días ; corrupción, incompetencia política y división social, Paul Preston.

Autorea: rubenvidal

Un pueblo traicionado : España de 1874 a nuestros días : corrupción, incompetencia política y división social, Paul Preston
Debate, 2019
776 páginas 26,50 €
ISBN 9788499925431

eLiburutegian eskuragarri

Paul Preston gaur egungo hispanista ospetsuenetako bat da, II. Errepublika garaian, Frankismoan eta Trantsizioan espezializatua. Bere ospea ikerketa ibilbide luze batek eta bibliografia zabal batek bermatzen dute, non El holocausto español, Las tres Españas del 36 edo La destrucción de la democracia en España lanak nabarmentzen diren, baita Francoren eta Juan Carlos erregearen biografiak ere.

Un pueblo traicionado, bere azken lana, topiko espainiarrari edo elezahar beltzari buruzko egungo eztabaidaren testuinguruan koka liteke, azken aldian hain modan egon dena. Badago topiko hori ikuspegi nazionalista eta esentzialista batetik baztertzen duen korronte errebisionista bat. Horren adibide da Elvira Roca Barearen Inperiofobia y leyenda negra sintesi arrakastatsua. Paul Preston, aldiz, kritika sozio-politikoaren ikuspegitik hurbildu da. Bere tesiaren arabera, Espainiako historia garaikidearen ezaugarria da bere baldintza materialen aurrerapena eta hobekuntza bilatzen dituen herri baten eta bere pribilegioa kosta ahala kosta betikotu nahi duen botere politiko berekoi eta ustel baten arteko desfasea.

Tesi hori ilustratzeko, ibilbide luzea aurkezten zaigu Espainiako historia garaikidean zehar, 1874ko borboitarren berrezarkuntzatik hasi eta Mariano Rajoy erori berriraino, beti ere ustelkeriaren ikuspegitik. Lana 9 kapitulu zabaletan banatzen da, kronologikoki antolatutak. Kapitulu horietan, besteak beste, Berrezarkuntzako kazikismoaren azpijokoak eta langile eta nekazari klasearen zapalkuntza, Kataluniako gatazka soziala eta armadaren errepresio bortitza, Afrikako gerra kolonialak, Primo de Riveraren diktadurako arbitrariotasun-leherketa, Joan March edo Alejandro Lerrouxen praktika mafiosoak Errepublikan zehar, Frankismoaren klientelismoa, espoliazioa eta arpilatze indiskriminatua, eta, azkenik, egungo demokraziaren hertsatze, eroskeria eta bidegabeko eralgitze zerrenda luzea.

Obraren hedadura eta bolumenak hartzen duen garaiaren gorabehera, bere atsegintasun eta arintasunagatik nabarmentzen da. Ia ez dago interesik gabeko paragraforik. Horretan asko laguntzen dute pertsonaia historikoen erretratu biziek eta aipamen ilustragarri ugariek. Horregatik, lan hau oinarri bikaina da Espainiako historia garaikidea aztertzeko, bai zaleentzat, bai gaian adituak direnentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude