11

Eka / 2020

Biblioburro: una historia real de Colombia, Jeanette Winter

Autorea: elenaoregi

Biblioburro: una historia real de Colombia

Testua eta ilustrazioak: Jeanette Winter

Juventud, 2010

40 orrialde

ISBN 9788426138163

Presentación de María LH2. mailatik Biblioburro: una historia real de Colombia liburua gomendatu digute. Jeanette Winterrek idatzia eta ilustratua, liburuak egiazko istorio bat kontatzen digu.

Afrikako herrialde batzuetan libutegi ibiltari bezala gameluak erabiltzen dituzte, eta Kolonbian, berriz, astoak. Hauxe da Luis Soriano liburuzalearen istorioa. La Gloria izeneko mendiko herrixka galdu batean bizi da Luis, Kolonbia iparraldean. Ikastetxe bateko irakasle izana eta irakurle amorratua, Luisek, berak irakurri eta gozatutako liburuak partekatu nahi ditu bera bezala herrixka aldenduetan bizi den jendearekin, izan haurrak zein helduak. Izan ere, leku hauetan gehienetan ez dute libururik.

Bere Alfa eta Beto astoekin, Luisek zelai, erreka eta mendixka bakartiak zeharkatuko ditu, bidean bere asto setati eta bidelapurrei aurre eginez, herritxoetara iristeko. Han, batez ere haurrek, pozez zoratzen hartuko dute, liburuak emateaz gain, ipuin kontalari bikaina delako Luis.

Pintura akriliko, arkatz eta tintaz egindako marrazki koloretsu eta biziak erabiltzen ditu egileak, animalia eta landaredi askokoa, Hego Amerikako atmosfera berezi eta esanguratsua gogoratzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude