10

Abu / 2020

Marmoken Itsaslabarra, Steve Stevenson

Autorea: elenaoregi

Marmoken Itsaslabarra

Testua: Steve Stevenson

Irudiak: Stefano Turconi

Mezulari, 2012

85 orrialde

ISBN 978-84-271-3432-4

Ibai Ikastolako LH4 A gelan Marmoken Itsaslabarra irakurri eta gomendatu ziguten. Steve Stevensonek idatzia eta Stefano Turconik ilustratua, Pirata eskola bildumako lehen liburua da hau.

Jim, Anton, Ondina, Ababor eta Istribor bosteko gazteek piraten eskolan onartuak izateko sarbide-probak pasatu beharko dituzte. Proba hauek kapitain titulua duten beste bost pirata irakasleek jarriko dizkiete. Lehena, Hamaka borrokako irakaslea izango da. Marmoken itsaslabarreko hondartza bakarti batean utziko du boskotea eta kutxa misteriotsu bat lagako die alde egin aurretik. Bertan; soka bat, kantinplorak, poltsak, kristalezko flaskoa, iparrorratza, kokoa eta arpoi bat topatuko dituzte, eta itsaskumeek horiekin moldatu beharko dute eguzkia sartu aurretik Piraten Eskola aurkitzeko.

Bostekoarekin batera, irakurleari ere piratetan jolastera animatzen dio liburuak. Sei kapitulutan banatua dago eta amaieran, istorioa garatzen den mapa bat eta pirateria pixka bat ikasteko aholkuak eta piraten bost hatzen kodea azaltzen dira.

Ilustrazioak kontaketaren azalpenetan oinarritzen dira eta informazio gehigarria jasotzen dute. Kolore biziak dira nagusi eta egiantzekotasuna mantentzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude