18

Abu / 2020

Amona basoan galdu zenekoa, Arantxa Iturbe

Autorea: elenaoregi

Amona basoan galdu zenekoa

Testua: Arantxa Iturbe

Irudiak: Elena Odriozola

Elkar, 2005

40 orrialde

ISBN 84-9783-315-5

Ibai Ikastolako LH3 A gelan Amona basoan galdu zenekoa gomendatu ziguten, Arantxa Iturbek idatzia eta Elena Odriozolak ilustratua. Sentsibilitate handiko liburua da, barruraino iritsi eta hunkituko gaituena.

Maddiri bere amona Elenaren ipuinak entzutea gustatzen zaio. Txanogorritxoren ipuina, adibidez, askotan entzun izan du bere oinetan eserita, beti bukeara desberdinarekin. Egun batean, ordea, amona ipuinaren erdian galdu da, txanogorritxo basoan bezala. Maddi beldurtu egin da, inoiz ez baitu horrela ikusi. Amona Elenak, txanogorritxo bera dela sinetsita, etxetik atera eta bere amonarengana joan nahiko du. Handik gutxira, zaharren egoitza batera eramango dute.

Alzheimerraren hastapenak oso ondo azaltzen ditu liburuak eta amonaren beldurra (burua galtzen ari denaren jakitun) eta Maddirena (amona horrela ikustea ulergaitza egiten zaiona) sinesgarritasun handiz deskribatzen ditu. Bien arteko harremana eta amonaren aitorpen mingarria bukaera aldera, liburuko zati hunkigarrienak bihurtzen dira.

Elena Odriozolaren ilustrazio ederrak kontaketaren parte dira, eta amonaren irudiek bizitzen ari den nahasmena eta etsipena ezin hobeto erakusten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude