Auskalo! igarkizun eta aho-korapiloak
Testua: Xabier Olaso
Irudiak: Agurtzane Villate
Pamiela, 2013
125 orrialde
ISBN 978-84-7681-807-7
Aitor Ikastolako LH2 gelako ikasleek Xabier Olasoren Auskalo!: igarkizun eta aho-korapiloak liburua gomendatu digute.
Liburua egileak luzaroan idatzitako 375 igarkizun eta aho-korapiloz osatutako bilduma da. Egileak berak dioenez, irakurleak goza dezan “aho-korapilo eta igarkizunon hitzak askatzen, mezuak desmakillatzen, esaldiei mozorroa kentzen, eranzten, janzten, igartzen…”.
Nabarmentzekoa da edizio zaindua, bai diseinuan bai azaleztapenean, baita Agurtzane Viilate gasteiztarraren marrazkiak ere.
Adin guztietarako liburua, igarkizun batzuk erraz, beste batzuk bi aldiz pentsatu behar direnak.