18

Aza / 2020

Abejas, Piotr Socha

Autorea: elixabetsubtil

Abejas, Piotr SochaAbejas, Piotr Socha

Testua eta irudiak: Piotr Socha

Maeva, 2016

76 orrialde

ISBN 978-84-16690-06-0

Herri Ametsa Ikastolako ikasleek, DBH1 B mailakoek, Piotr Socha idazle poloniarraren Las Abejas liburua gomendatu digute.

2015eko Poloniako Liburu Politenaren Saria jaso zuen. Erlezaina zen egilearen aitari egindako omenaldia da. Horrela, ilustrazio ikusgarri eta oso dibertigarri batzuen bidez eta informazio erraz eta hezitzailearen bidez, erleei buruzko gauza pila bat deskubritzera garamatza liburuak. Horietako batzuk oso bitxiak dira: nolakoak diren, zenbat mota dauden, zein garaitan agertu ziren, zergatik dauden Napoleonen arropetan, ezti mota ezberdinak…

Ilustrazio handiko ezagutza-liburu ederra, eta ikasteko bitxikeria ugari dituena.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude