16

Abe / 2020

La comedora de mosquitos, Luca Blengino

Autorea: elixabetsubtil

La Comedora de mosquitos, Bat PatLa comedora de mosquitos

Testua: Luca Blengino

Montena, 2013

104 orrialde

ISBN 978-84-15580-35-5

Aitor Ikastolako LH6Ako ikasleek Bat Pat sail arrakastatsuko La comedora de mosquitos misteriozko liburua gomendatzen digute, gaztelaniaz zein euskaraz, Landare haragijaleak izenburuarekin, aurki dezakeguna.

Kasu honetan, Luca Blengino da egilea, baina serie hau idazten duten egileak Bat Pat izenpean biltzen dira, lanaren ustezko idazlea eta aldi berean protagonista.

Bat Pat, belarri handiko saguzar bioleta, hilerri batean bizi da eta bere kriptatik banpiroei, munstroei, sorginei eta mamuei buruzko liburu beldurgarriak idazten ditu. Garai batetik hona, detektibe lana onartu du bere lagun gizakiekin batera: Rebecca, Martín eta Leo (Silver anai-arrebak)

La comedora de mosquitos liburuan, Jacque Florin irakaslearen anaia biki gaiztoak nazioarteko lorezaintza azoka batean erraboila bat ematen die Leori eta beste pertsona batzuei. Benetan, izugarrizko tamainan hazten diren landare haragijaleak dira, hirian kaosa sortuz.

Istorio bakoitzaren argumentua alde batera utzita, gai nagusia beldurra da beti. Beldurrezko liburua da, Silver anai-arrebak beldur dira, saguzarra beldur da. Haur horiek, irakurleek bezala, beraiek baino arazo handiagoak dituzte, aurre egin eta konpondu egiten dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude