11

Ots / 2021

Todas las respuestas a las preguntas que nunca te has hecho, Philippe Nessmann

Autorea: elixabetsubtil

Todas las respuestas a las preguntas que nunca te has hecho, Philippe Nessmann

Todas las respuestas a las preguntas que nunca te has hecho

Testua: Philippe Nessmann

Irudiak: Nathalie Choux

Faktoria K de libros, 2007

112 orrialde

ISBN 978-84-96957-00-8

Axular Lizeoko LH5A gelan, Todas las respuestas a las preguntas que nunca te has hecho liburua irakurri eta gomendatu ziguten. Irakurlerik kezkatuenen eta zer, nola, noiz, non eta zergatik jakin nahi dutenen jankin-mina asetzeko da liburu hau. Erantzun guztiak Philippe Nessmannenak dira eta Nathalie Chouxek ilustratu ditu.

Askotariko gaiak jorratzen dituen lana da. Indizea ezagutzaren zazpi arlo handitan banatuta dago: Elikadura; kirola eta aisialdia; esamoldeak; historia eta geografia; asmakuntzak eta aurkikuntzak; sinboloak eta neurriak; eta eguneroko bizitza eta ohiturak, nahiz eta gero gaiak elkarren artean tartekatzen joan.

Zergatik doa Aita Noel gorriz eta zuriz jantzita? Laranja koloreko zer fruitu txikia Clemente anaiak sortu zuen 1902an? 100 galdera bitxi baino gehiagori erantzuna ematen die eta seriotasunez eta umorez tratatutako erantzunak erakusten ditu.

Koadernotxo gisa aurkeztuta, orri bakoitzak galdera nagusi bat du bere erantzunarekin, beltzez eta urdinez egindako marrazkiekin batera, eta, erantzun bakoitzaren amaieran, gaiari buruzko beste galdera berri bat gehitzen du, ikasitakoa zabalduz.

Garai hauetan haurrak dena eginda jasotzera ohituta daude, oso gutxitan zalantzan jartzen den errealitatearen berehalako irudia besterik ez dute jasotzen. Ez dator gaizki arrazoitzeko eta espiritu kritikoa sortzen laguntzeko galderaz betetako liburu bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude