16

Ots / 2021

Munstroek ere pixa egiten dute ohean, Pello Añorga

Autorea: elixabetsubtil

Munstroek ere pixa egiten dute ohean, Pello Añorga

Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Testua: Pello Añorga

Irudiak: Jokin Mitxelena

Pamiela, 20015

32 orrialde

ISBN: 978-84-7681-914-2

Arantzazuko Ama ikastetxeko LH2ko ikasleei Pello Añorgak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Munstroek ere pixa egiten dute ohean liburua gustatu zaie. Munstroei buruzko haur-literaturako klasiko bati keinu egin nahi dio, Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuari. 2015ean, egileek bigarren aldiz jaso zuten Etxepare Saria Munstroek ere pixa egiten dute ohean liburuarekin.

Ipuin fantastiko honetan, Sendaken ipuinean ez bezala, protagonistak ez dira munstroak, Valentina izeneko neska bat baizik, munstroen lurraldera joatea gustatzen zaiona eta gauero beraiekin oheratzen dena. Baina album ilustratu honetan munstroen lurraldea ez da bakarrik leku dibertigarri bat bezala agertuko, Piztiak bizi diren lekuan liburuan gertatzen den bezala, baizik eta amets larrien leku beldurgarri bat bezala ere agertuko da.

Gau batean, Valentinari munstro gaizto bat agertuko zaio, komuneko zulotik irteten den Brurrunbru arratoi erraldoia. Horregatik, neskatoak eta bere lagunek gauero pixa egingo dute ohean, harik eta gure Valentina ausarta, orduan bere munstro txiki guztiekin batera, munstroen herrialdera joan eta arratoi gaiztoari gailenduko zaion arte.

Ipuin honen mezua haurrek beren beldurrak gainditzen ikastea da. Kontakizunean tentsioa areagotuz doa eta beldurrak indarra hartzen du ilustrazioen ezinbesteko laguntzarekin. Azkenean, ordea, lasaitasun handia izango dugu, haurrak aurrerapauso handia emango baitu heldutasuna lortzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude