23

Ots / 2021

City kid, Alex Fito

Autorea: elixabetsubtil

City kid, Alex Fito

City kid

Testu eta irudiak: Alex Fito

Bang, 2012

35 orrialde

ISBN: 978-84-15051-52-7

Ikasbide Ikastolako hirugarrenetik Alex Fitok idatzi eta ilustratutako City Kid komikia gomendatzen digute. Fitok Bang argitaletxearentzat egiten duen bigarren komikia da, bereziki Mamut zigiluarentzat, 6 urtetik aurrerako haurrentzat pentsatutako zigilua. Irakurtzen hasten diren unean irakurtzeko ohitura sendotzeko asmoarekin letra larriz idatzita dago, adin horretako irakurketa-mailekin batera baitoa.


Juan ohituta eta aspertuta dago bizi den herri txikiarekin. Aspertuta dago zaldiekin eta futbol partidekin. Baina laster egoera hau aldatu egingo da. Bere familia, lan kontuengatik, hiri handi batera joango da bizitzera. Herrian duen bizimodu lasaiaz aspertuta egon arren, beldurra
ematen dio hain handia eta berarentzat ezezaguna den beste leku batera bizitzera joateak. Aitonak emandako aholkuei eta gurasoen maitasunari esker, egokitu eta lagun berriak egitea lortzen du.

Egoera berriekiko beldurrari, nork bere burua gainditzeari eta familiak haurtzaroan duen euskarriari buruzko komikia. Irudi sinpleekin, kolore leunekin eta esaldi laburrekin Fitok oso komiki erakargarria lortu du lehen irakurleentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude