30

Mar / 2021

Haritza bizileku, Ferruccio Cucchiarini

Autorea: elixabetsubtil

Haritza bizilekuHaritza bizileku

Testua eta irudiak: Ferruccio Cucchiarini

Ttarttalo, 2006

21 orrialde

ISBN: 84-8091-548-X

Begiratu haritz eder honi: sustrietatik adarrik garaienetaraino erikin baten modukoa da , eta, solairu bakoitzean, bertako bizilagunak ezagutzeko ditugu” Horrela, kontrazalean, Ikasbide Ikastolako LH3ko ikasleek aukeratu duten Haritza bizileku liburua irakurtzera gonbidatzen gaituzte. Ferruccio Cucchiarinik , zuhaitzen inguruan, bereziki haritzaren inguruan, bizi diren animalia eta landareei buruzko informazio liburu hau idatzi eta ilustratzen du. 

Edukia, argia eta bisuala, kapitulutan antolatzen da, zuhaitz bat osatzen duten atalen arabera. Liburuaren lehen orrialdeek haritzari buruzko informazioa ematen digute, bigarren atala landare-zatiari eta sustraietan dagoen animalia-bizitzari buruzkoa da, eta gainerakoa, adarretan habia egin eta enborretan babesa bilatzen duten animaliei buruzkoa. Horrela, liburuak irudi asko ditu orriz orri zuhaitzetik igotzeko jauregi bat balitz bezala. Lurpeko sotoetatik goiko solairuak aurkitu arte.

Natura maite duten eta haren sekretuak ezagutu nahi dituzten guztiei zuzendutako liburua. Zenbat animalia, intsektu, txori, onddo eta landare babes ditzake bere itzalpean haritz handi batek. Haritz baten eta bere inguruko izaki bizidun guztien bizitza eta garapena ikusteko aukera paregabea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude