06

Api / 2021

El misterio de la calle Morgue, Cuca Canals

Autorea: elixabetsubtil

El misterio de la calle Morgue

El misterio de la calle Morgue

Testua: Cuca Canals

Edebé, 2017

159 páginas

ISBN: 978-84-683-3183-6

Axular Ikastolako LH5eko ikasleei El misterio de la Calle Morgue gustatu zaie. Liburuaren egilea, Cuca Canals, Estatu Batuetan genero polizialaren sartzailea den Edgar Allan Poe idazlearen benetako bizitzan oinarritzen da. Canalsek bere libururik ospetsuenetan inspiratutako kontakizunak sortu ditu, idazlea protagonista hartuta.

El Joven Poe serieko lehen liburua da El misterio de la Calle Morgue. Poeren irudira hurbiltzen gaitu, honek 10 urte besterik ez dituenean. Bostonen bizi den lekutik bi sailetara, ama eta alaba baten hilketa argitzeko interesa agertzen du. Bizilagun bat bidegabe akusatzen dutenean, Poe gazteak poliziarengana joko du errugabea dela frogatzeko. Kasua daraman inspektorea, Auguste Dupin, txundituta geratzen da gaztearen trebetasunarekin eta kasua argitzeko laguntza eskatzen dio.

Gertakizunak, ondo pentsatutakoa, egilearen elementu biografikoak ditu, bere lan batzuetako pertsonaiei erreferentziak egiten dizkie, Roderick Usher kasu, eta “Belea” poema ospetsua aipatzen du, hauxe da protagonistaren maskota. Interesgarria da, bai oinarri duen polizia-historiaren errespetuzko bertsioagatik eta bai gazte publikoa egile honen obrara hurbiltzeko duen moduagatik.

Idazle ahaztezinaren izpiritua ezin hobea da belaunaldi berrien irakurleengana hurbiltzeko, bere lanak irakurri aurreko urrats gisa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude