04

maiatza / 2021

El sistema solar para niños, Jorge Montoro

Autorea: elenaoregi

El sistema solar para niños

Testua: Jorge Montoro

Susaeta, 2019

128 orrialde

ISBN: 978-84-677-6470-3

Aitor Ikastolako LH5eko ikasleek “100 manualidades” bildumako liburu honen irakurketa proposatzen digute oraingo honetan. Jorge Montoro dugu bere egilea, umeak hainbat gaietan barneratzeko beste hainbeste libururen sortzaile. Kasu honetan autoreak eguzki-sisteman zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen digu, planeta bakoitzaren oinarrizko ezagutzak eta bitxikeriak modu atseginean azalduz, haien izenen jatorria eta Greziako eta Erromako jainkoekiko harremana barne. Hau guztia Esne Bideko izar urrunez beteriko hondo ilunen gainean marrazturiko ilustrazio dibertigarri eta argazki errealen arteko konbinazioaz lagunduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude