26

Mai / 2021

Ordezko lore bat amarentzat, Rebeka Elizegi

Autorea: oiersarobe

Ordezko lore bat amarentzat

Testua: Rebeka Elizegi

Irudiak: Rebeka Elizegi

Denonartean, 2012

36 orrialde

ISBN: 978-84-9664-80-0

 

Minbizia, tamalez, gero eta ohikoagoa da gure gizartean, eta gero eta familia gehiago kolpatzen ditu, eta haurrei azaltzeko lana zaila da, baina beharrezkoa. Mendiola Ikastexeako LH1eko ikasleek Rebeka Elizegiren liburu hau gomendatzen digute, hain zuzen ere gai honi heltzen diona.

Amak bularreko minbizia garatu duela jakiten duen ume batek kontatzen du istorioa. Haurrak amarekin batera bizi beharko du gaixotasunari aurre egiteko prozesu zaila, eta elkarrekin, kemenez eta samurtasun-une biziz, gaixotasunari aurre egiten eta eguneroko bizitzara itzultzen saiatuko dira.

Ilustrazioak idazleak berak eginak dira eta kolore bizizko collage moduan marraztuak daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude