08

Eka / 2021

Los Bandídez, Siri Kolu

Autorea: oiersarobe

Los Bandídez

Testua: Siri Kolu

Irudiak: Tuuli Juusela

Nórdica Libros, 2017

208 orrialde

ISBN: 978-84-16830-69-5

 

 

Harri Berri-Oleta Ikastetxeko 3. zikloko ikasleek Siri Kolu antzerkigile, idazle eta antzerki irakasle finlandiarrak idatzitako liburu hau irakurtzea gomendatzen digute. Liburuak 2010eko Finlandiako Junior Saria jaso zuen. Izan zuen arrakasta handia zela eta 2015ean pantaila handira eraman zuten, eta Finlandian dagoeneko 6 liburu baino gehiago dituen literatur bilduma bihurtu da.

Vilja bere familiarekin batera doa aspergarriak diruditen oporretara, baina bidean zerbait harrigarria gertatuko da. Bandidez izeneko errepide-lapur sendiaren erasoa jasan ondoren, gure protagonista bahitu eta haiekin eramango dute. Amesgaizto baten hasiera zirudiena, laster abentura dibertigarri bat bihurtuko da, non Viljak bere lagun berrien “lanbidea” ikasi beharko duen, eta bere bizimodu arruntaz oso bestelako biziera bat aurkituko duen, abenturaz, umorez eta gozokiz inguratua.

Erraz irakurtzeko moduko liburua da, 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat aproposa, ekintzaz, elkarrizketa dibertigarriz eta umorez betea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude