29

Eka / 2021

Oihaneko epailea, J. M. Olaizola

Autorea: oiersarobe

Oihaneko epailea

Testua: Jesus Mari Olaizola

Irudiak: Aitziber Alonso

Elkar, 2013

40 orrialde

ISBN: 978-84-9027-073-8

 

 

Jakintza Ikastolako LH3Bko ikasleek, oraingoan, Jesus Mari Olaizolak idatzitako Oihaneko epailea irakurtzea gomendatzen digute. Egileak eskarmentu handia du haur eta gazte literaturaran sorkuntzan, eta 1982an Zozoa eta biok lehen lana argitaratu zuenetik, hogei bat liburu argitaratu ditu, guztiak gai desberdinetakoak, estilo zuzen eta errazez idatziak, bere irakurle gazteei irakurketa arina eta dibertigarria eskeiniz.

Oraingo honetan, egileak hainbat lekutan girotutako animalia eta landareei buruzko istorioak aurkezten dizkigu. Istorioetan zehar ikasiko dugu basoetako landareak nola komunikatzen ziren haien artean, nola animaliek hitz egiteko gaitasuna galdu zuten, eta nola uretako bufaloa Asiako oihan bateko animalia guztien epaile izatera iritsi zen.

Irudiak, Aitziber Alonsoren eskutik, eskematikoak eta garbiak, irakurketa laguntzen dute istorioak igarotzen diren paisaien eta animalien kolore biziak jasoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude