06

Uzt / 2021

Kaixo, Zero naiz, Luca Novelli

Autorea: administrari

Kaixo, Zero naiz

Testua: Luca Novelli

Irudiak: Marta Giussani

Mezulari, 2018

84 orrialde

ISBN: 978-84-271-4172-8

 

 

Harri Berri-Oleta ikastetxeko 2. ziklotik, Kaixo, zero naiz irakurtzea gomendatzen digute, Luca Novellik idatzi eta Marta Giussanik ilustratua. Luca italiar sortzaile polifazetikoa da: idazlea, marrazkilaria, kazetaria, aldizkarien diseinatzailea eta telebista-saioen sortzailea dugu, eta 22 hizkuntzatara itzuli diren haurrentzako zientzia dibulgazioko liburu sorta luze baten egilea da.

Oraingo honetan egileak “0” zenbakiaren istorioan murgiltzen gaitu, edo berak deitzen dion bezala, Ezereza jauna. Indiako bere jatorriaz hitz egiten digu, eta nola bihurtu zen zenbaki magiko, unibertsoak sortzeko eta bere kideak ugaltzeko gai, nola zabaldu zen mundu osoan eta nola jarraitzen duen gaur egun, bere anaiarekin batera, egungo ordenagailu eta mugikorrak funtzionarazten dituen eta munduko zenbaki eta hitz guztiak adieraz ditzakeen sistema bitarraren oinarria izaten. Egileak bere gabeziaren historiaz ere hitz egiten digu, matematikaren historiak nola ingeniatu behar izan zuen bera oraindik gauzatu gabeko ideia lauso bat besterik ez zenean.

Irudiak, eskematikoak eta atseginak, Marta Giussanik eginak dira, eta Ezereza jaunaren istorioari pertsonaia dibertigarrien irudikapenarekin laguntzen diote.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude