13

Uzt / 2021

Sopa de abuelo, Mario Satz

Autorea: oiersarobe

Sopa de abuelo

Textua: Mario Satz

Irudiak: Albert Asensio

Babulinka Libros, 2013

64 orrialde

ISBN: 978-84-94159602

 

 

Lauaizetako BH1-2B gelatik, Mario Satz (Buenos Aires, 1944) filologo, saiakeragile, poeta, idazle eta itzultzaile argentinarrak idatzitako Sopa de abuelo irakurtzea gomendatzen digute. Testua Albert Asensioren ilustrazioekin lagunduta dago.

Elezahar samur honetan, egileak anorexiaren arazoa jorratzen du, Katalinaren istorioan gorpuztua, anorexia pairatzera eramaten duten arazo oso arruntak dituen nerabea. Neskatsa zulo horretatik ateratzeko inor ez dela gai ikusita, bere aitona oso modu bitxian saiatuko da helburu hori lortzen, zopa berezi bat prestatzen: egunero bilobari bisita egingo dio, bere margoekin biek prestatuko duten plateraren osagaietako bat marrazteko, eta Katalinak bete beharko duen zatitxo zuri bat utziko dio. Apurka-apurka, bien arteko harremanak indarra emango dio Katalinari eta bizitzeko gogoa itzuliko dio, baina laster aitona gaixotu egingo da, eta bilobak paperak alderantzikatu eta zopa berezi bat prestatu beharko du bere salbatzailearentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude