10

Ira / 2021

Ama Erraldoia, Pello Añorga

Autorea: oiersarobe

Ama erraldoia

Textua: Pello Añorga

Irudiak: Jokin Mitxelena

Eusko Jaurlaritza, 2008

36 orrialde

ISBN: 978-84-457-2832-1

 

 

Harri Berri-Oleta eskolako 2. ziklotik, Pello Añorga beteranoak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Ama erraldoia irakurtzea gomendatzen digute.

Pello Añorgak gizakiak naturarekin duen harremanari buruzko alegoria eder bat eskaintzen digu liburu honetan, non azken honek, Ama Lurra bezala sinbolizatua, gizakiei bizitza apropos bat bizi ahal izateko behar duten guztia ematen dien. Baina gutiziak, ezjakintasunaren emaitza bada ere, paradisu hori suntsitzera eramango du, eta gizakiek eragindako kaltea konpontzeko damuak, maitasunak eta ahaleginak bakarrik itzuliko dizkio indarrak Ama Lurrari eta galdutako paradisua itzultzeko aukera.

Ilustrazioak Jokin Mitxelenak eginak dira, eta bere trazu eskematikoekin, bere atzealde kezkagarri eta indartsuekin istorioan murgiltzen gaituzte bete-betean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude