15

Urr / 2021

Zapatagorri, Pello Añorga

Autorea: oiersarobe

Zapatagorri

Testua: Pello Añorga

Irudiak: Jokin Mitxelena

Denonartean, 2013

64 orrialde

ISBN: 978-84-15756-23-1

 

 

Arantzazuko Amako LH3 gelako ikasleek gomendatzen diguten liburu hau Pello Añorga ipuin kontalari eta haur literaturako idazlea beteranoak idatzi du.

Oraingoan, Zapatagorriren abenturak kontatuko dizkigu, Txanogorritxu eta bere istorioarekin antzekotasunak dituen neskatoa, baina bere orrialdeetan zehar harrituko gaituzten berezitasunak dituena. Bertan otso bat ere agertzen da, baina azkenean oso otso berezia dela ohartuko gara. Azken finean, Txanogorritxu ipuinaren moldaketa bat da, baina amaiera harrigarriarekin eta barrea eragingo diguten xehetasunekin, eta inguratzen gaituzten arriskuei buruzko oharpen berdinarekin. Ilustrazioak Jokin Mitxelenak eginak dira, eta horietan otsoaren eta basoaren tonu ilunak dira nagusi, protagonistaren kolore bizien kontrakarrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude