19

Urr / 2021

Retrato de la familia Pinzón, Fran Pintadera

Autorea: oiersarobe

Retrato de la familia Pinzón

Testua: Fran Pintadera

Irudiak: Loreto Aroca

Ediciones SM, 2017

48 horrialde

ISBN: 9788467594362

 

 

Ez da ohikoa irakurle gazteek bertso-lerrotan idatzitako liburu bat aukeratzea eta, gainera, gustuko izatea. Hau da Aitor Ikastolako LH4ko ikasleek gomendatutako liburu honen kasua, 2017an “Luna de Aire” haur-poesiaren XIV. saria jaso zuena. Bertan, Pinzón familia bitxiko kideak agertzen zaizkigu, guztiak ere beren arazo, bitxitasun, bertute eta akatsekin. Bere orrialdeetan zehar pertsonaiek dituzten arazo eta haserreek konponbidea badutela egiaztatzen dugu eta guztiok ditugun akatsen onarpenari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu.

Istorioa bertso-lerrotan idatzita dago, errima dibertigarriekin, gazteei poesiaren munduan modu atseginean sartzeko aukera emanez. Egileak hitz-joko eta sinonimo interesgarriak erabiltzen ditu, irakurle gazteenei hizkuntzaren aberastasuna eta aukerak erakutsiz.

Loreto Arocaren ilustrazioek karikatura-kutsua dute, argitasun tekniko egokia, marra argiak eta kolore beroak itzaleztapen polit batekin, eta pertsonaien adierazpenek garbiro islatzen dituzte haien gogo-aldarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude