05

Aza / 2021

Monstruos y mareas, Marcus Sedgwick

Autorea: oiersarobe

Monstruos y mareas

Testua: Marcus Sedgwick

Irudiak: Pete Williamson

Roca Editorial, 2012

256 horrialde

ISBN: 9788499181356

 

 

Intxaurrondo Ikastolako LH4A ikasgelatik Monstruos eta Mareas irakurtzea gomendatzen digute, “Crónicas de Edgar el cuervo” bilduma arrakastatsuaren lehen atala. Marcus Sedgwick idazle, ilustratzaile eta musikari britainiarra da. 2000. urtean Floodland argitaratu zuenetik, gazteentzako liburu ugari argitaratu ditu eta literatur sari ugari jaso ere.

Edgar Allan Poeren kontakizun klasikoaren beleak bizitza hartu eta liburu dibertigarri honen (eta bilduma osoaren) protagonista bihurtzen da. Bertan, Edgar izeneko gure hegazti hebainduak Otramanoko gazteluan gertatzen diren abenturak kontatu eta antzinako familia honetako kide xelebreak deskribatzen dizkigu. Gertaerak zein pertsonaiak giro ilun eta fantastiko batez inguraturik daude, Edgar Allan Poe hilezkorrean oinarrituriko narrazio bati dagokion bezala.

Egilearen prosa dibertigarria Pete Williamsonen ilustrazioekin lagunduta doa, tinta beltzean xehatuak eta itzal oso lortuekin, irakurle gazteentzat lan entretenigarri bat sortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude