12

Aza / 2021

Kalabaza munstroa, Jim Benton

Autorea: oiersarobe

Kalabaza munstroa

Testua: Jim Benton

Irudiak: Jim Benton

Desclée De Bouwer S. A., 2013

102 orrialde

ISBN: 978-84-330-2646-0

 

 

Harri Berri-Oleta ikastetxeko 2. zikloko ikasleek Kalabaza munstroa gomendatzen digute, “Franny K. Stein” bilduma arrakastatsuaren lehen liburua. Egilea Jim Benton estatubatuarra da, hasiera batean kamiseta diseinatzailea eta prentsa ilustratzailea izan zena, eta ondoren haurrentzako liburuen idazle eta ilustratzailea. Bere lanak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2004eko Gryphon saria liburu honenxegatik.

Franny K. Stein neska bitxia da: gauza ilunak, eskolara joan eta esperimentu zientifikoak egitea atsegin zaio, eta armiarma bat, pirañak eta sugeak ditu maskota bezala. Frannyk, eskola berri batera iristean, bere ikaskideen onarpena nahi du, baina bere nortasunak izutu egiten ditu, eta, beraz, besteak bezalakoa dela itxurak egitea erabakitzen du. Baina, behin, bere irakaslea gertaera paranormal baten biktima izango da, eta Franny denok desberdinak eta bakarrak garela ohartuko da, eta ez dagoela zertan aldatu edo itxurarik egin beharrik lagunak egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude