07

Abe / 2021

Los hombres me explican cosas, Rebecca Solnit

Autorea: Ainhoa

Los hombres me explican cosas, Rebecca Solnit

Capitán Swing, 2016

143 páginas

ISBN: 978-84-945481-4-7
 

Los hombres me explican cosas Rebecca Solnitek feminismoari, genero desberdintasunari eta indarkeria matxistari buruz idatzitako liburuko bederatzi saiakeretatik  lehena da. Egileak bere esperientzia pertsonal bat kontatzen du eta bertan emakume askok beren burua islatuta ikus ahal izango dute.

Duela urte batzuk lagun batekin joan zen festa batean berak idatzitako liburu bati buruz hitz egiten hasi zitzaion gizon bat ezagutu zuen, egilea bera zela kontuan hartu gabe, nahiz eta bere lagunak hiru aldiz saiatu zen esaten, jaramonik egin gabe hizketan jarraitu zuen. Hortik dator ingelesezko manspalining terminoa, gizon batek emakume bati zerbait azaltzen dionean eta modu etokor batean egiten duenean, zeren, gaiari buruz zenbat dakien alde batera utzita, beti uzte baitu emakumeak baino gehiago dakiela.


Rebecac Sonitiek saiakera hau idazteko ideia komentatu zuenean eta Marina Sitrin aktibista eta teoriolariariak animatu zuen esanez emakume gazteek jakin behar zutela gutxietsiak izatea ez zela beren akats sekretuen ondorio bat, genero-gerra zaharretatik datorren zerbait baizik, eta gure bizitzako uneren batean emakume garen gehienei gertatu zitzaigula.


Egilearen hitzetan: “Uste dut hobeto ulertuko dugula misoginiaren eta emakumeen aurkako indarkeria noraino iristen den, baldin eta botere-abusua osotasun gisa hartzen badugu, eta indarkeria bortxaketatik, hilketatik, jazarpenetik eta larderiatik isolatuta tratatzeari uzten badiogu sareetan, etxean, lantokian eta ikasgeletan; guztia osotasunean hartuz gero, argi eta garbi ikusten da zer gertatzen den.”


Inspiatzailea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude