26

Api / 2022

Dena ametsa den irudipena, Leire Vargas

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Dena ametsa den irudipena, Leire Vargas

Elkar, 2021

71 or.

ISBN 978-84-1360-163-2

Leire Vargasen Dena ametsa den irudipena poesia liburua izango da solasgai maiatzaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan(San Jeronimo kalea). Vargas idazlea saiora gonbidatu izan da eta Iñigo Aranbarri solasaldiaren ohiko gidatzaileak liburuaren inguruko elkarrizketa egingo dio. Elkarrizketa irekia izango da eta irakurleek ere bertan parte hartzeko aukera izango dute.

Leire Vargas Nietok (Durango, 2002), bertsolari, idazle eta itzultzaileak, 19 urterekin 2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du poesia kategorian Dena ametsa den irudipena, poema bildumarekin, bere lehen liburua. Aurretik itzulpen lan solteak argitaratu izan ditu armiarma.eus literatur atarian, esaterako Sally Rooney idazlearen Soldata jauna eta Raymond Carver idazlearen Bizikletak, giharrak, zigarretak narrazioak.

Dena ametsa den irudipena liburua hiru zatitan banatua dago:

  • Zuloak

  • Ateak

  • Zubiak

Errefentzia literario ugarirekin Vargasen poemak desira eta kontraesanen artean mugitzen dira, zenbait kasutan esanahia erraz ulertzeko moduan baina beste zenbaitetan poemak behin eta berriro irakurtzera behartuko gaitu interpretazio bila.

Lehenengo

Erradikalegoa izan nahi dut;

erradikalegia.

Baina gainezka egiten dit

eraikitako desirak, itotzen naiz

mundrunezko malko putzuetan.

Kontraesanez jantzia nabil

oinez.

Oinez noalako nago

kontraesanez jantzia.”

13. or.

Vargasen poema hauek izango ditugu hizpide datorren maiatzaren 3an Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan idazlearekin izango dugun hitzorduan.

Hurrengo solasaldian, ekainaren 7an, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa ipuin liburuaz arituko gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude