31

Mai / 2022

Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza

Susa, 2021

124 or.

ISBN 978-84-17051-78-5

Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa narrazio liburua izango da solasgai, ekainaren 7an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea) Iñigo Aranbarri gidatzailearekin egingo den literatur solasaldian.

Uxue Apaolaza Larrea (Hernani, 1981) idazlea Ignacio Aldekoa sarietan hautatua izan zen kontakizun liburu hau idazteko eta handik urtebetera, 2021eko azaroan, Bihurguneko nasa kaleratu zuen Susa argitaletxearen eskutik. Aurretik beste bi liburu ditu: Umeek gezurrak esaten dutenetik (2005) narrazioa liburua eta urte batzuk beranduago gaztelaniara itzulia Desde que los niños mienten (2019) izenburuarekin eta Mea culpa (2011, XII Igartza Saria) eleberria.

Bihurguneko nasa bederatzi ipuinez osatuta dago:

  • 20 euro

  • Kaptatzaile

  • Auto beltza

  • Ekipo bat

  • Manoletinak

  • Prozesionariak

  • Finkoa

  • Non afaldu nahi duzu?

  • Bizkarrez

Bederatzi ipuinak modu autonomoan funtzionatzen dute baina badute beraien arteko lotura eta erlazioa. Alde batetik Lur narratzailea ipuin guztietan agertzen da eta bestetik ipuinak Madrilen girotuta daude eta denboraldi berdintsuan.

Ipuinen ikuspuntua interesgarria da, Lurren emakume izaera konstante bihurtuko da eta liburuan zehar irakurleari ahalegin handia eskatuko zaio kontakizunen interpretazioa egiteko orduan. Gaien aldetik zerrenda luzea osatu daiteke, besteak beste, frustrazioa, lan prekaritatea, errua, laneko giroa eta lankideak, kontziliazioa eta famili harremanak nabarmenduko nituzke.

Azkenik, liburuaren idazkera zainduak eta erreferentzia literarioen ugaritasunak maila altuko idazle baten aurrean gaudela baieztatzen digute.

Ekaineko solasaldi honen ondoren udako atsedenaldia izango dugu eta irailean denboraldi berriari ekingo zaio. Datozen asteetan irakurri beharreko liburuen berri emango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude