06

Eka / 2022

Kezkamuxelak, Anthony Browne

Autorea: maitesos


Kezkamuxelak, Anthony Browne

Irudiak: Anthony Browne

Kalandraka, 2018

32 or.

ISBN: 978-8491720188

Kezkamuxelak albuma gomendatzen digute AITOR IKASTOLAKO 1A gelako ikasleek. Liburu honen idazle eta ilustratzailea arras ezaguna eta errespetatua den Anthony Browne dugu.

Ipuin honen protagonista nagusia da Ibai, buruan milaka kezka bueltaka dituen mutikoa; kapeluei, zapatei, euriari… Asko dira Ibaik dituen kezkak, baina horiek guztietatik bat da gailentzen dena: berea ez den etxe batean lo egiten gelditzea.

Gauzak horrela, amonaren etxean gelditzen zeneko gau bat kontatzen da istorioan, zeinetan, ergelarena egitearen beldurrak alde batean utzita, Ibai amonarengana abiatzen den bere kezkak kontatzera. Protagonistaren antzera, amona gazte zenean ere kezkatuta bizi zen, hortaz, oso argi zuen mutiko gazteak behar zuena zer zen. Eta horrela, amonaren aholkuarekin, Ibaik loarekiko zituen beldurrak gainditzen ditu. Horregatik, haurren beldurrak lantzeko album aproposa izan daiteke honako hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude