18

Uzt / 2022

Murgilaldi baterako kontakizunak: 1. Igerilaria

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Uda bainuarekin lotuta dago, bai itsasoan, bai igerilekuan, bai ibaian, baita urtegi batean ere. Kontakizunen lagin txiki honek, elkarren artean oso desberdinak, uretan sartzera gonbidatzen gaitu. Beren gaiaz haratago, bost istorio hauek komunean duten gauza bakarra da murgilaldi bat bezain biziak direla, eta bainujantzia lehortzeko behar den denbora bera irauten dutela haien irakurketak.

Igerilaria, John Cheever

Klasiko batekin hasiko gara: “Igerilaria”, John Cheever idazle estatubatuarrarena. 1964an argitaratu zen lehen aldiz The New Yorker aldizkarian. Agian pertsona batzuek zinemara egindako egokitzapena ezagutuko dute, Burt Lancaster protagonistaren paperean zuena. Istorioak uda erdialdeko arratsalde batean kokatzen gaitu, klase ertain-altuko auzo batean. Ned Merrillek bizilagun batzuen lorategian ospatzen ari diren festatik (alkoholez ondo hornituta) bere etxera ezohiko moduan bueltatzea erabaki du: igerian itzuli nahi du, igerileku batetik bestera zeharkatuz. Kontakizunaren hasieran, eguraldia epela eta eguzkitsua da, eta Neden gogoa, arina eta alaia. Baina biak aldatuz joango dira bidaia aurrera joan ahala. Kontakizun on guztietan bezala, “Igerilaria“n korronte sakonak daude, gainazalean ikusten ditugun ur bareak baino askoz ere garrantzitsuagoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude